SAN ANDRES, ARRATSALDEZ ERE

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-11-27 16:12

Baserritar erropa San Andres jaien erreferente moduan indartu nahi du
aurten GASTE Elkarteak, eta horretarako ekimen berriak jarri ditu
abian. Baserritarrez jantzitako guztiek txorizoa doan izango dute
Untzaga Plazan, San Andres egunean arratsaldeko 5 t´erdietan. Ordu
horretan koadrilen arteko jolasaak hasiko dira Untzagan bertan (euria
egin ezkero Txantxa Zelain). Sokatira, arto-bilketa eta
txapela-jaurtiketa jolasak egingo dituzte taloa jaten duten bitartean.

Jolasen ondoren, San Andres elizara jeitsiko gara Gastefurgorekin.
Bertan Ustekabe Fanfarrearekin bildu eta kalejira egingo dugu Toribio
Etxeberria kalea pote batzuk hartzen zeharkatuz. Untzagan,
fanfarrearen emanaldi labur baten ondoren, Miss eta Mister
Baserritarra Lehiaketa hasiko da, 19.30etan. Ordubete iraungo du
(blogean kaleratuko ditugu parte hartzeko baldintzak). 20,30etan, irabazleak
Gastefurgora igoko dira eta Garaipen Itzulia egingo dugu, Ustekabe
Fanfarreak alaiturik, honako kaleetatik: Kalbetoi, Bidebarrieta,
Julian Etxeberria, Toribio Etxeberria. Horren ostean, GASTE eta
Ustekabeko kideek anaitasun afaria egingo dute. Miss eta Mister
irabazleek 90 €ko txeke bana lortuko dute, Eibarko Dendarien Elkarteko
kide diren dendetan gastatzeko, izan ere Eibarko Dendarien Elkarteak
babestutako ekimena da. Horrez gain, egun horretan bertan doan GASTEko
kideekin afaltzeko aukera izango dute irabazleek. Partaide guztiek ere
izango dute saria: sagardoa eta gabonetako otar baten zozketarako
boletoak, doan.

Jaiak berotzen hasteko, larunbatean pegatina-banaketa hasi zuten
GASTEko kideek. Guztira 2000 pegatina berde ari gara banatzen:
santuaren irudia, kalabaza bat eta piper bat baserritar neska eta
mutila ordezkazen, eta abar. Gainera, jaietako egitarau osoa
interneten jarri dugu honako helbidean: www.sanandr.es. Helbide
kuriosoa da, "Sanandres" diolako, baina R eta E izkien artean puntu
bat sartuz. Gainera, bertan prentsa  eta internetekoalbiste
destakatuak ikus daitezke.

Intereseko argazkiak: http://www.flickr.com/photos/giroalaia/
Argazkien kredituak: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0/deed.eu


Utzi iruzkina: