GASTEk txokolatada eskatu du sanandresetarako

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-10-28 11:53
2

GASTE Elkarteak sanandresetan txokolatada egotea eskatu dio Eibarko
Udalari. Udalak deitutako azken bileran, urriaren 23an, sanjuanetan
egin ohi den bezala, Udalak txokolatea ematea eskatu zuten GASTEko
kideek.

Sanjuanetan Udalak goizeko 5etan ematen du txokolatea. Aurten, horrez
gain, GASTE elkarteak 500 bizkotxo eta berrogeita hamar ogi barra
banatu zituen doan. Gazte Elkarte honek eskaria egin du txokolatea
bizkotxoekin egon dadin "eta sanjuanetan baino kantitate handiagoan",
izan ere, azaldu dutenez "jendea txokolate barik geratzen da askotan".

Txokolatada hau San Andres egunaren osteko gaupasan izango litzateke,
izan ere egunerako prestatutako egitarauak jarraipena izango luke
Untzagan kontzertua egiten baldin bada eta tabernariei gaupasarako
baimena ematen badiete. Kontzertu hori da GASTE elkarteak egindako
beste eskarietako bat. Hau aurrera irten ezkero, aurreikusten dute La
Moska Gao koadrilak goizeko 5etan laugarren urtez Konga Dantza egingo
lukeela, txokolatadaren ondoren.

Egindako eskariak loturik doaz GASTE elkarteak berak prestatutako
egitarauarekin. Egitarau partehartzailea da eta baserritarrez
jantzkoentzat izango da. Beraz, baserritar erropa prestatzen joateko
deialdia luzatzen dugu.

Eskerrik asko eta agur bero bat.

Adrian

Adrian 2007-10-28 18:02 #1

Konga dantza zer da.holako zerbait

La konga de Jalisco
va y viene caminando?

- 2007-11-02 15:19 #3

jue dpm sartuko litzake!!

Utzi iruzkina: