Miss-Mister Baserritarra 2007

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-11-27 16:12

1. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da.
2. Edozein nazionalitateko pertsonek har dezakete parte.
3. Euskal Tradizioko jantzi bat eramango du partehartzaileak. Jantzi
egokia eta ondo jarria izatea izango da saria lortzeko lehen
irizpidea.
4. Jantziaz gain, beste irizpide batzuk ezarri ahal izango ditu
epaimahaiak: umorea, trebetasuna, elegantzia, pertsonalitatea,
karisma, inteligentzia, edertasun fisikoa, hizkera, eta abar.
5. Antolatzaileek partehartzaileak onartzeko edo ez onartzeko
eskubidea izango dute. Halaber, eskubidea izango dute edizioko
hautaketa-irizpideak ezartzeko.
6. Lehiaketan apuntatzeko, hau hasi baino lehenago egin beharko da,
egunean bertan.
7. Partehartzaileek onartzen dute galan, aurkezpenetan,
prentsaurrekoetan zein lehiaketako bestelako argazki sesioetan
ateratako argazkiak interneten, antolatzaileen webguneetan eta
bestelako komunikabideetan azaltzea. GASTE ez da arduratuko argazki
horiez hirugarren batzuek egin dezaketen erabilera txarraz.
8. Antolakuntzak eskubidea izango du partehartzaile bakoitzari
patrozinatzaile bat ezartzeko.
9. Partehartzaileek bere patrozinioak aurkez ditzake, antolatzaileekin
adostatutako akordio berezietan onartuz gero.
10. Partehartzaileek eskubidea dute piercing-ak, tatuajeak edo
bestelako apaindurak izateko.
11. Operazio kirurjiko estetikoak izan dituztenek ere parte hartzeko
eskubidea izango dute.
12. Ez da beharrezkoa modan esperientziarik izatea, parte hartu ahal izateko.
13. Partehartzaileek ezingo dute egun berean beste antzeko lehiaketa
batean parte hartu.
14. Erretzea eta alkohola edatea baimenduta egongo dira bai
entreguetan, bai galan. Partehartzaile bakoitza da ematen duen
irudiaren erantzule.
15. Partehartzaileek honakoekin bete behar dute: prentsaurrekoak,
gaueko kalejira, hurrengo edizioko epaimahaia, antolatzaileek eskatzen
badute.
16. Partehartzaileek galaren zuzendari artistikoaren aginduak beteko dituzte.
17. Galarako erropa (euskal jantzia) partehartzaile bakoitzak eraman
beharko du. Erropak hondaketarik badu, antolakuntza ez da horren
erantzule izango.
18. Ileapainketa eta makillajea norberaren esku geratuko dira.
19. Epaimahaia GASTE Elkarteak izendatuko du eta hautagai bakoitzari
puntuazio bat ezarriko dio (1etik 10era). Puntuazioak publiko egiteko
edo ez egiteko eskubidea izango du antolakuntzak.
20. Antolatzaileek eskubidea izango dute partehartzaileak kanporatzeko
aurreko puntuetako bat ez badu betetzen edo beste hautagaiekiko
konbibentzia egokirako jarrerarik ez badu.
21. Publikoaren erantzuna (txaloak, txistuak...) puntuatuko da (2 puntu).
22. Dokumentu hau sinatu ostean ez da bajarik onartuko, idatziz
justifikatutako pisuzko arrazoiak ez badaude tarteko.
23. Dokumentu hau bere orri guztietan sinatu behar du partehartzaileak.
24. Irabazleak Eibarko Dendarien Elkarteko kide den dendetan
gastatzeko 90 euroko txekea lortuko du.
25. Lehiaketa saririk gabe ebatzi ahal izango da, eta sariak aldatzeko
eskubidea izango dute antolatzaileek.
26. Partehartzaileek Gabonetarako otarren zozketa batean parte hartuko
dute, doan.
27. Parte hartzen dutenei kupelatik sagardoa hartzeko ticket-ak emango zaizkie.


Utzi iruzkina: