Kategoria: plutarko
Erroma edo Tusculum, K.a. 77. urtea. Elkarrengandik oso hurbil dauden bi hirietako batean jaio zen Fulvia Flaka Banbalia. Aita Marko Fulvio Banbalio senataria zuen eta ama Senpronia Graka, Grakoen familia boteretsukoa. Ondasunak amaren aldetik zetozkion, beraz, baina ez dirudi anbizio politikoa aitarengandik jaso zuenik, Banbalio izena zalantzatia eta ilauna izateagatik jarri baitzioten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2017ko urriaren 08a Fulvia eta Marko Antonio edo Fulviaren mendekua, Francisco Maura Montaner (1888)....
BERRIA, 2015-07-29 / Angel Erro Idazten ez dakien nekazari atenastar bat Aristides estatu-gizonarengana gerturatu da, ostraka batean ostrazismorako bere hautagaia idatz diezaion: Aristides izena idazteko eskatu dio, huraxe baita gizonak deserri politikorako aukeratutakoa. Aristidesek orduan zera galdetu dio: «Ze gaitz egin dizu Aristidesek?». Gizonak erantzun: «Bat ere ez. Izan ere, ez dakit nor den ere, baina amorratzen nau toki guztietan Zintzoa deitzen diotela entzuteak». Hala da. Herodotok Atenaseko gizon hoberen eta ohoragarrientzat dauka eta Pl...
BERRIA, 2014-07-10 / Angel Erro Hau idazten dudan egunaren bezperan, gauez, Iruñean milaka gazte, eta ni tartean, gugandik kanpo gertatzen ari zenaz ezjakinean ginen bitartean, Gazan Israelek eraso bortitz bat abian jarri zuen, 160 eraso, 24 orduz gutxienez 22-25 hildako, 22-25 pertsona hil, eragin dituenak (zifrak ez datoz bat), eskualdea —horretan bai datoz bat gehienak— infernu bilakatu dutenak. Nire ez enteratze honetaz lotsatuta nago orain. Baina munduan, hurbil eta urrun, asko dira Gazan gertatzen ari denaz enteratu nahi ez dutenak eta horretan lan —a...
Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-12 Arkimedesek zenbakiekin jostatzea maite zuen. Matematika legeen aurkitzea bizian. Mundua matematika legeen esperimentatze leku miresgarria zitzaion. Mundua enigma handi bat zitzaion, galderez betea. Arearioa tratatuan : zenbat legar pikor behar ote da unibertsoaren betetzeko? Stomachion tratatuan: 14 pieza ezberdinekin lauki bat badut, ezberdinki konbinatuz zenbat lauki asma ote ditzaket? Odisearen XII. liburua irakurtzean : Thrinacia (Sizilia) uharteko Helios erregek zenbat behi eta zezen ote ditu? Sirakusako ingeniari jeinutsuena zenez, 21...