EZJAKINARENA
BERRIA, 2015-07-29 / Angel Erro
Idazten ez dakien nekazari atenastar bat Aristides estatu-gizonarengana gerturatu da, ostraka batean ostrazismorako bere hautagaia idatz diezaion: Aristides izena idazteko eskatu dio, huraxe baita gizonak deserri politikorako aukeratutakoa. Aristidesek orduan zera galdetu dio: «Ze gaitz egin dizu Aristidesek?». Gizonak erantzun: «Bat ere ez. Izan ere, ez dakit nor den ere, baina amorratzen nau toki guztietan Zintzoa deitzen diotela entzuteak». Hala da. Herodotok Atenaseko gizon hoberen eta ohoragarrientzat dauka eta Platonek ere antzeratsu aipatzen du. Aristidesek, beraz, bere izena idatzi du buztin puskan, txintik atera gabe.
Hala kontatzen digu Plutarkok. Orain egin nezake hau guztia Varufakisekin eta honek sortu nahi omen duen alderdiari zoritxarrez iragartzen diodan atarramentuarekin lotu. Ez dut eginen. Ohartu berri naiz aspaldian dazagudan Aristidesen anekdota honetan zerbaitek huts egiten duela. Edo Plutarkok asmatu du —baina sinesgaitza zait historiagile batek gezurrik esatea!— edo analfabetoarekin gertatutakoa Aristidesek zabaldu du (nork, bestela?), zintzo fama aldi berean handituz eta gure aurrean gezurtatuz.
Hirugarren aukera da ankerrena. Nekazariak ezjakinarena egin zuen.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: