Kaixo familiar-adiskide-ezagun-ezezagun hori! Zelan pasatu duzue azkenengo astea? Berri aipagarririk gure Euskal Herritik? Egia esan, teknologia berriei esker gu ere ez gara bertako berri eta gertakarietatik at gelditu. 140 karakterezko mezu, streaming, skype eta internetek dituen beste hainbat erreminta ugariez baliatuz, etxeko ganbarako ordenagailuaren aurrean bezala sentitzeko aukera izaten dugu. Adibidez, aste hau pailazo agurgarrien heriotza, zein errege barregarrien ebakuntzen astea izan dela jakinaren gainean gaude. “Naranja Navelina”-ren (http://www.frutasynaranjas.com/content/1-...