Kategoria: pisa_txostena
Aurreko astean “Noticias de Gipuzkoa” egunkarian irakurri nuen albisteak pentsarazi zidan. Artikulua Hezkuntza Sailak argitaratutako “Hezkuntzaren zifrak” izeneko txostenari buruzkoa zen. Espainiako Erkide guztietako eskolen inguruko datu zabalak eskaintzen zituen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak eskola publikoko ikasleko 9.143 euro inbertitu ditu 2013.urtean. Kalkulua egiteko irakasleen soldatak, azpiegiturak, liburuak, material osagarria, hornikuntza eta bekak hartzen dituzte kontuan. Estatuko zifrarik altuena da, hau da, beste erkidegoak baino diru gehiago gastatze...