Kategoria: pertsonaia
Maleta, maletina eta txamarra lodia. Jarlekuan eseri, egin beharreko bideari atzea emanda, heldu beharreko lekura heldu nahiko ez banu bezala. Parean eserlekua. Urruti. Hankak ezin bertan jarri. Ni atzeraka, aurrekoak aurreraka. Lau gizonezko eta hiru emakumezko. Zein baino zein bereziago. Urrutien erdi-lo, aurpegia eskuez eztaltzen duen atzerritarra. Aldamenean, lurrera begira doan eta, itxuraz, irratia entzuten doan gizon edadetu bat. Honen aurrean belarrietatik zintzilik mp4-a duen eta musika 1000Hz-tan jarrita duen gaztea. Ondoan, emakumezko edadetu bat. Andere txukuna, atsegin itxurak...