Kategoria: perretxikoak
Lehenik eta behin eta ezer idatzi aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu bloga irakurtzera animatu zareten guztiei. Badakigu blog xumea dela, baina gogo handiz eraikitzen doana eta denbora aurrera joan ahala ,geroz eta politago eta erakargarriago bihurtuko duguna. Guzti horregatik, eta erantzun bakoitza oso gustura irakurtzen dugulako, ESKERRIK ASKO IRAKURLE! Egunak joan eta egunak etorri, konturatu orduko badaramagu jada astebete baino gehiago. Goizeko sei t’erdietan esnatu, goizeko zazpiak laurden gutxiagotan altxatu, gosaldu , lanera joan, kafetxoa, lana, bazkaldu, lana, kafetxoa… Egi...