2.astea Lana, bazkari eta mendi artean

No profile photo 2 Beñat Txekian | 2012-10-14 21:22
2

Lehenik eta behin eta ezer idatzi aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu bloga irakurtzera animatu zareten guztiei. Badakigu blog xumea dela, baina gogo handiz eraikitzen doana eta denbora aurrera joan ahala ,geroz eta politago eta erakargarriago bihurtuko duguna. Guzti horregatik, eta erantzun bakoitza oso gustura irakurtzen dugulako, ESKERRIK ASKO IRAKURLE!

Egunak joan eta egunak etorri, konturatu orduko badaramagu jada astebete baino gehiago. Goizeko sei t’erdietan esnatu, goizeko zazpiak laurden gutxiagotan altxatu, gosaldu , lanera joan, kafetxoa, lana, bazkaldu, lana, kafetxoa…

Egia esan , gure gorputzek, eta baita buruek ere , eskertu dituzte egunerokotasunak ematen duen martxa. Izan ere, aldaketen hastapenetan, egun gogorrak izan daitezke, are gehiago zure inguru eta ingurukoengandik 2200 km -tara bazaude.

Astea nahiko agudo pasa da, egunero egin behar diren etxeko lanak, menua diseinatzen eta prestaketa hauek sukaldatzen. Sukalde txikia, instrumentu desegokiak, eta aska azpian dagoen, eta paperontzi txiki baten tamaina duen ur-berogailu batekin, prestaketa errazenak ere sukaldari famatuen jakien pareko bihurtzen dira. Sukaldeari eskua hartu diogunean , lapiko eta zartagin artean disfrutatzeko garaia iritsi zaigu, batak bestearengandik ikasiz eta bakoitzaren trikimailuak elkartrukatuz.

 _______________________________________________________________________

Ostiralean lanetik irten eta gero, Leok, produkzioan lan egiten duen kubatarrak, bazkaritxo batera gonbidatu gintuen Bertan produkzioko beste hainbat langilerekin elkartu ginen, eta orduak joan eta orduak etorriz, arratsalde polita igaro genuen beraiekin gure txekiera hobetzen eta bertako likoreak dastatzen.


Zapatuan, Ostrava-ra joatea erabaki genuen. Ostrava, Moravia-Silesiako hiriburua da eta Txekiar errepublikako hirugarren hiririk handiena. Negurako beharrezkoak diren bota, “polaina” eta galtzerdiak erosteko asmotan “Hegazkin” izena duen merkatal-zentru batera joan ginen. Kirol dendako material dexente probatu ondoren, pinpon mahaiak, patineteak eta baloiak besteak beste, denda gehiagotara hurbildu ginen. Etxeko sukalde tresneriaren hornidura hobetzeko, Ikea-ra joateko aukera ez genuen galdu , bertan era askotako txekiar bikoteekin murgilduz, suediar almondrogillak dastatu genituen ere. Azkenik, inpultso kontsumistekin bukatu ondoren, etxera bueltatu ginen.


Domekan, goiz esnatu eta inguruko gailurrik altuena den “Lysa Hora”-ra (1323 m) ibilalditxoa egin genuen. Bidean hainbat perretxiko eta onddo ikusi genituen, eta otarra faltan , ahal genuen moduan jaso genituen. Amanita muscaria eta Amanita phaloides-ak, nahi baino gehiagotan ikusten genituen heinean , Lactarius Delisiosus eta Boletus suptomentosus-ak jasotzen aritu ginen.


Gailurrera iristerakoan, ez genuela paisaia ederrik ikusteko aukera izango konturatu ginen. Izan ere behe laino itxia zegoen , eta argazkiko panorama bakarrik ikusi izan genuen. Hala ere, mendiaren beste argazki bat zintzilikatzen dugu, zuek konparaketak egin ditzazuen.

 

Etxera bueltan, zertxobait berandutu zitzaigun eta pinutelak garbitu, bazkaria prestatu eta dena jan orduko 5 terdiak iritsi ziren. Arratsaldean, gure futbol taldeen partidak faltan, lo kuluxka, musika entzuten eta irakurtzen aritu ginen.


Honela pasa da bigarren astea, lana, bazkari eta mendi martxa artean. Oraindik badauzkagu eguntxo batzuk lehenengo elur malutak etorri baino lehen, beraz, eguraldi “ona” aprobetxatzen saiatuko gara. Hurrengo arte!

ON EGIN!

BOU

Cave Canem

Cave Canem 2012-10-16 22:53 #1

Zuen "perratxiko" zaletasuna ez nuen ezagutzen, egunero zerozer ikasten da!!!! Aprobetxatu denbora ona eta beste bat arte.

Deiviz

Deiviz 2012-10-17 14:47 #2

Aupa Benato!

Robelloi onak eta onddo politak hartu dituzue!

Aurreko ensaiuan Txominek fuertio jotzeko eskatu zigun. Txekiara deitzeko esan nion eta zuk handikan erantzungo zenula...

ondo ibili.


Utzi iruzkina: