Kategoria: parkea
Javier Gondra Busturiko alkateak ponpaketa zentroa lurazpian ipintzea eskatuko dio Busturialdeko Ur Patzuergoari. Sukarrietako Marisma parkean egingo duten moduan, Busturiko San Cristobal auzoan ere ponpaketa zentroa jarriko dute. Hori dela eta, Javier Gondra Busturiko alkateak ponpaketa zentroa lur azpian ipintzea eskatuko dio Busturialdeko Ur Patzuergoari, Sukarrietan egingo duten moduan. Proiektu hori Urdaibaiko ezkerreko aldeko herrien saneamendu planaren barruan doa. Hartara, San Cristobalen jarriko duten azpiegitura berria Sukarrietako Marisma parkean ipiniko dutenaren antzekoa izang...
Axpe auzoko elizaren ondoan dagoen hariztiko umeen parkea txikituko dute. Parke horretan dauden jolas batzuk kenduko ditu Udalak. Izan ere, arkitekto aholkulariak aztertu duenez, altuera handikoak dira duten oinarrirako eta umeentzat arriskutsuak izan daitezke. Gainera, umeen parke horretan ezin dute lurzoru malgurik jarri, hariztiko zuhaitzak gaixotzeko arriskua dagoelako.
Busturiko Udalak, San Kristobaleko Presape inguruan Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko plana onartu du. Zain Dezagun Urdaibai talde ekologistak plan horren aurkako alegazioak aurkeztu ditu udaletxean, beraien ustez, urez betetzeko arrisku handia duen gunea delako. Inguru horretatik Mape ibaia pasatzen da eta talde ekologistako partaide Erroxeli Ojinagak azaldu digunez, «ez dute eraikin horiek paisaian izan dezaketen eragina aztertu». Mape ibaia Urdaibaiko erreserban kokatuta dago, erabat. Zain Dezagun Urdaibairen ustez, «Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamenduak, eta baita Udalak e...