Gizon bat bere baitara bildua bizi da; deseroso sentitzen da gizartean, eta nahiago du bere bakardadeaz eta etxearen lasaitasun eta segurtasunaz gozatu, txikitatik gorde izan dituen objektu eta altzari maiteez inguraturik. Egun batean, baina, etxeratzean ezusteko bat gertatzen zaio... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).



 Pro-Hemio / EtarteaDio Cicerok, bere Topica liburuxkan topikoak bi gauza izan daitezkeela; lehendabizikoa argudioen jesarleku edo kokagunean. Pentsa dezagun norbait doakiola abokaturen bati (edo filosofoari, segun eta Thesia edo Hypo-Thesia den, hau da galdera orokorra ala zehatza, eta sentitzen dut Ibon Sarasolak erdi aroko tesi kontzeptuetan oinarriturik kudeatu ohi dituen gerra pribatuengatik...); diot, badoakiola pertsona bat abokatuari gauza edo causam batekin. Abokatu horrek behingo batean begiratu behar dio galderari ea defendagarria denentz, eta hori bakarrik egin ahalko du ba...


  Begiraiozu ume horri, hamahiru urte ez ditu oraindik bete. Erakusleihoaren aurrean dago. Etxeko telebista zuri-beltzezkoa denez, kalean dago aterkiaren babespean, etxepeko dendako telebistari begira, koloretakoak baitira bertan ikusi ahal diren irudiak. Gaur ikusi du lehendabizi kolorezko telebista bat, eta telebistan hildako zahar bat hilkutxa batean, eta jende ilada amaigabeak hildakoaren aurretik pasatzen. Hogeita hamabi urte joan dira egun hartatik; lehen umea zena idazten ari da orain: “Begiraiozu ume horri...”    


Azken iruzkinak