Kategoria: orduak_euskaraz
Bistakoa da euskararen inguruko akatsak ez direla, zoritxarrez, esparru instituzionalera soilik mugatzen. Euskara bizibide bihurtu duten erakunde asko eta asko ditugu gure inguruan eta, horregatik hain zuzen, errespetu handiagoa eta tratu hobea zor liokete erakunde horiek gure hizkuntzari. Lehengoan, trago batzuk hartzen ibili ginen Durango aldean. Eta, bertan egonik, jakina, derrigorreko bisita izan zen herriko kafe antzokia. Plateruena du izena eta, egun, durangar nahiz inguruetako edonorentzat erreferente ukaezina da, euskararen eta euskal kulturaren arloan, behintzat. Ate n...