Kategoria: opava
Aurreko astean eguraldi hotza eta umela izan bagenuen ere, aste honetan hobekuntza itzela izan du giroak eta udaberriko egun paregabeak izan ditugu. Goizean fresko hasten zen eguna 5ºC inguruan, baina eguerdi parterako 20ºC-tara iristen zen termometroa. Zeru oskarbiak eta haize leunak kanpoan ibiltzeko gogoa ematen zuten eta hemen oso goiz iluntzen duen arren arratsaldeak ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen ginen. Gure etxea herritik 3 km-tara dago, bailararen goiko aldean, Elgoibarko Sallobente-Ermuaran edo Arrasateko Garagartza bezala gutxi gorabehera, horregatik kalerako bidea er...