Kategoria: olinpiar_jokoak
A zer-nolako abuztua pairatu behar izan dugun zorioneko Olinpiar Jokoekin. Ez naiz, hain zuzen, kirolzale amorratua, baina, tira, kirolaren bonbardaketa urte osoko kontua da eta, azken batean, kirolzale izan edo ez, ohituta gaude betiko matraka jasaten. Ez, ez naiz horretaz ari, Eusko Jaurlaritzaren faltsukeriaz baizik. Izan ere, Miren Azkarate eta enparauak uneoro aritu zaizkigu “gure” kirolariek Beijingo Jokoetan egin duten paper ona laudatzen. Hiru hitzeko eslogan faltsua asmatu eta erabili dute horretarako, hitz bakarra euskaraz eta beste biak ingelesez dituena: BAT BASQ...