puertotik pascualesera

4
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-10-12 07:36

Pena handiz laga ditugu puerto eta bertako lagunak, iparralderuntz abiatuz. Gure lehenengo geldiunea Troncones izan da, baina olatu eskasia eta tokiaren erakargarritasun falta direla eta karreterara buelta eta Nexparuntz jo dugu. Transbordo desberdinak egin ondoren, 20 ordu pasako bidaia egin dugu Nexparaino.  Nexpan 5 gau pasa ditugu. Olatuekin ez dugu nahi besteko sorterik eduki. Egunero uretara sartzeko beste bai, baina.... indarra falta. Hala ere, tokiak merezi zuenez gustura egon gara. Gainera donostiar eta gailego bat topatu ditugu, jende jatorra. Baqueiran ibiltzen zaretenontzat...


Azken iruzkinak