puertotik pascualesera
Pena handiz laga ditugu puerto eta bertako lagunak, iparralderuntz abiatuz. Gure lehenengo geldiunea Troncones izan da, baina olatu eskasia eta tokiaren erakargarritasun falta direla eta karreterara buelta eta Nexparuntz jo dugu. Transbordo desberdinak egin ondoren, 20 ordu pasako bidaia egin dugu Nexparaino.
Nexpan 5 gau pasa ditugu. Olatuekin ez dugu nahi besteko sorterik eduki. Egunero uretara sartzeko beste bai, baina.... indarra falta. Hala ere, tokiak merezi zuenez gustura egon gara. Gainera donostiar eta gailego bat topatu ditugu, jende jatorra. Baqueiran ibiltzen zaretenontzat ezagunak: Aritz eta Ruben, Kixkik konpondu die furgoneta uda hontan oporretara joateko.
Nexpatik Pascualesa heldu ginen atzo. Gelatxo bat lortu, sauna bat, hemen gara olatuen zain. Biharko igotzekoa omen itsasoaren indarra, oraingoz bainotxoak besterik ez.
Zuek ze zubiaren zain? Olatuak omen daude ez?
Bueno españoles disfruten de su fiesta!!!
(arazo teknikoak direla eta argazkiak hurrengo batean ikusi ahal izango dituzue. Barkatu eragozpenak)
Iruzkinak
Jon Lasa 2006-10-12 23:02 #1

Kaixo kortxero parea:

Asier eta Aratzek ere agur bat biali nahi diate.Ikusten diagu leku earretan zailtzetela, baño " mucho baño" ta olatu gutxi.

Hemen lehorrean onttok bildu ta bildu, rebuelto ear bat oaintxe eh!, Aimar.Hizotzgailuan gordekoizkiau batzuk bueltako.

Ondo ibili ta kortxoa erabili.Aio.

pande 2006-10-13 09:55 #2
Ke pasa pareja!!
Pentsatzen gendun gutaz ahaztu zinatela, edo gerrillaren batek sekuestrau zaituztela, baina ikusten degunez beti bezain ondo jarraitzen dezue.
Bueno, segi zuen berriak kontatzen, gu momentuz zubi hau aprobetxatzen ahaleginduko gera, vibrando con las fuerzas y cuerpos de seguridad del estado!!

Fermin 2006-10-14 08:53 #3

Aupa!

Oraintxe heldu zait debak bidali dian mezu bat eta emoziuakin hemen sartu naiz ze egia esan oindik ez nintzan sartu ta ikusi det oingoz bidaia bikain dijuala,zuek bizi zeate zuek! Ze da idatzi diazun hori lesionauta zaoztela? ze dakazue? diarrea aguda ala?jaja. Hemen jendia egun guztia klasian ikasi eta ikasi beste batzuk leku ta olatu paregabietan dabizen bitartian!

Ura hasi da hozten ta olatu oso txikiak daoz,oin bertan heldu naiz mundakatik, olatuak bastante kaka baina giro ona zeuan ( Dani neskiakin zaon Kelly animatzen). Bueno ba ondo segi ta eskertzen da mezua!

2006-10-18 20:06 #4

Utzi iruzkina: