Gu bai ondo

mexiko ta panama.....olatuz olatu!!!

Azkena, ze pena!

2
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-11-23 04:43

Bukatzear dago bidaia. Gaurko hau gure azken gaua da Panaman, baita blogeko azken kapitulua ere. Panaman egondako garaian Pazifikoa eta Karibea ezagutu ditugu. Lehenik Santa Catalinan izan ginen. Eskuin ezaguna du herri honek, guk hala ere ez dugu bere onenean ezagutzeko aukerarik izan. Hori bai, herriko bizimodua gertutik bizi izan dugu eta.....oso autentikua. Berriro ere bueltatzeko moduko lekua. a ze txoro kuadrila! Hemendik Karibera, Bocas Del Torora. Parranda bila baina,....Egon garen denbora gutxian ezin izan dugu irla hauek dutenaren zati oso txiki bat baino ezagutu. Hala ere, honunt...


Santa Catalinatik

2
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-11-14 16:35

Epa kuadrila! Santa Catalinan gaude, Panaman. Hemen daude Panamako olatu ezagunenetako batzuk baina ia egunero uretara sartzeko aukera dugun arren, oraingoz marabilarik ez! Bost bat egun daramatzagu bertan eta interneteko olatu iragarpenak diotenaren arabera ikusiko degu noiz arte geratu. Hemendik karibe aldera joatea da gure asmoa baina...ikusiko degu. Irla pare bat ere badaude Santa Catalina parean. Oso olatu onak omen daude hauetan eta batera behintzat joan behar gara. Zuek ere inbidia ematen badakizue kontzertuaren kontuekin eh! Batzuetan etxera joan etorria egiteko gogoa etortzen zaigu...


Mexikotik urriaren 27an atera ginen eta ordutik albiste gutxi eman dizkizuegu. Costa Rican internetetik urruti ibili gara, sentitzen deu. Mexikoko azken egunak hiriburua ezagutzen eman genituen: erdigunea, museoak, Coyoacan auzoa,.... Hiri ederra 5-7 egun inguru bertan emateko. Bertan bizitzeko??? Baina oso interesgarria! Zocaloko irudi tipikoa. Hiri erraldoia gauez. Handik San Josera. Costa Ricako hiriburura. Ez genuen ondo hasi hemengo ibilbidea: kartera galdu, txartelak,...konponduta dago eta arazorik gabe. Hirian gau bat egin ondoren Dominicalera jo genuen, hondartzara. Bertara bidean...


azken argazkiak

8
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-10-26 04:07

Pascueleseko lagunak. Guadalajarako familia. Eskerrik asko! Aupa Aitor! Ilargiaren piramidean bazkaltzen. Teotihuacan. Lisa ,bertan ezaututako belga, ta biok. Ilargia eguzkitik begiratuta.


bueltan

1
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-10-25 13:22

Mexiko Hirian gara berriz kostatik egin beharreko bueltatxoa bukatuta.Pascualesetik ostiralian alde egin genuen eta asteburua Guadalajaran pasa degu. Ostiralean iritsi ginen bertara eta lehenengo zerbeza hartzen ari ginela bertan bizi den donostiar batekin topo egin genuen. Asteburu osoa bere etxean pasa degu mexikar futbola ikusi, erreala, bapo jan, ondo lo egin,...etxean bezala. Eskerrik asko Aitor eta familia!Gora Euskadi eta Gora Tigres!!Mexikon gauden egun hauetan inguru hau ezautzeko aprobetxatzen ari gera. Gaur Teotihuacanen izan gera piramideak ikusten.Ostiralean abiatuko gera Costa...


Argazki bildumatxoa

8
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-10-15 10:02

Azkenengo aldiz idatzi gendunean ez gendun argazkiak sartzeko aukerarik izan. Hemen dazkazue azken asteetako argazki batzuk. Puerto Escondidori agur esaten. Autobusaren zain... "Rio Nexpa". Olatuekin ez gendun aparteko suerterik euki baina argazkiak ateratzeko aukera aprobetxatu gendun.  Aritz eta Ruben. Donostiarra eta  Bierzokoa. Erropa garbitzen. Pascuales. Hondarra ere gogorra izan daiteke. AIO!!


puertotik pascualesera

4
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-10-12 07:36

Pena handiz laga ditugu puerto eta bertako lagunak, iparralderuntz abiatuz. Gure lehenengo geldiunea Troncones izan da, baina olatu eskasia eta tokiaren erakargarritasun falta direla eta karreterara buelta eta Nexparuntz jo dugu. Transbordo desberdinak egin ondoren, 20 ordu pasako bidaia egin dugu Nexparaino.  Nexpan 5 gau pasa ditugu. Olatuekin ez dugu nahi besteko sorterik eduki. Egunero uretara sartzeko beste bai, baina.... indarra falta. Hala ere, tokiak merezi zuenez gustura egon gara. Gainera donostiar eta gailego bat topatu ditugu, jende jatorra. Baqueiran ibiltzen zaretenontzat...


Barra de la Cruz

11
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-09-29 01:38

Somewhere in Mexico! Honela deitu zuen Rip Curlek hemen egin zuen azken WCT zirkuituko txapelketa. Hain ezkutua zen lekua aurkitu dugu, eta ez guk bakarrik. Atzo goizean 45 lagun omen zeuden eta uretan.   Barra de la Cruz Puerto Escondido hegoaldean dago. Autobusez 3 ordu inguruko bidaia dago bertaraino, trasbordoa egin behar da eta. Herria lau etxe eta hamar txabolaz dago osatuta, besterik ez. Lo egiteko hauetako txabolatxo bat hartu genuen 100 pesogatik. Hondartzara iritsi eta jende guztiak oso olatu onak egongo zirela esan arren,....justu-justu zegoen. 20 pertsona inguru uretan ...


Mazunte

4
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-09-25 03:01

Puerto Escondidotik ordubete pasa ingurura, hegoalderantz, dagoen herritxo bat da Mazunte. Bertara heltzeko autobusa, taxia eta kamioneta bat hartu behar izan ditugu. Berez ez da horrelako bueltarik eman behar, baina autobuseko txoferrak lo hartu du eta jeitsi behar ginen kruzean ez gaitu abisatu. Eguerdi inguruan heldu gara Mazuntera eta jendeak esan bezala merezi du. Begira ze leku! Hondartzatik Punta Cometa izeneko lurmuturrera joan gara haitzetatik, eta bertan.....kriston hondartza, guretzat bakarrik! Eta astoentzat! Buelta ohian aldetik egin dugu eta lotarako leku asko ikusi ditugu ...


Egurra!

1
kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-09-23 04:54

Zer deu? Hementxe gera Puerton guztiz instalatuta! Egunero tubuak egiten eta sufritzen, ez deu gezurrik esango.Egunero bi edo hiru bainu hartzen ditugu eta beste hainbeste litro zerbeza edan. Ederto ! Bai uretan ta baita kanpuan ere giro ona dago jende artian, ez degu arazorik euki ezta ikusi ere. Zain egongo zerate ta hemen dazkazue lehenengo egunetako argazkitxo batzuk. Hauek lehenengo eguneko argazkiak dira. Taxian hondartzara heldu ta hau! Olatu haundiagoak ere izan ditugu ta egunero uretan egon gara dana ematen, egia da!, sufritzen baina gustora. Olatu hauen ondoren merezitako...