Pura vida...poliki-poliki!

kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-11-09 02:54
5

Mexikotik urriaren 27an atera ginen eta ordutik albiste gutxi eman dizkizuegu. Costa Rican internetetik urruti ibili gara, sentitzen deu.

Mexikoko azken egunak hiriburua ezagutzen eman genituen: erdigunea, museoak, Coyoacan auzoa,.... Hiri ederra 5-7 egun inguru bertan emateko. Bertan bizitzeko??? Baina oso interesgarria!

Zocaloko irudi tipikoa.

Hiri erraldoia gauez.

Handik San Josera. Costa Ricako hiriburura. Ez genuen ondo hasi hemengo ibilbidea: kartera galdu, txartelak,...konponduta dago eta arazorik gabe.

Hirian gau bat egin ondoren Dominicalera jo genuen, hondartzara. Bertara bidean autobusa freno gabe geratu zen eta bidaia luzatu zitzaigun. Hori bai, hurrengo egunetan olatuak izan genituen.

Dominicaleko hondartza.

Judah. Estatu Batuetatik Argentinaraino 82.urteko motorrean joateko asmoa du. Seguru iritsiko dela. El puto amo!

Hemendik Pavonesera. Ezkertzaleak zaretenontzat paradisua, batez ere surfistentzat: Pepi, Kare, Urze, Arozena,...gozatuko zenukete. Herri lasai eta politxa da Pavones, inguru guztia bezala. Hori bai, ez dago ezer, en el puto kulo del mundo!....horregaitik ez dugu idazterik izan.

Pavonesera bidean, ibaia zeharkatuz. Imagina zazue Sakonetarako bidea autobusez. Hemen horrelakotan ibili ginen, baina hiru orduz.

Haur jaio berria, egun bat besterik ez zuen. Begira amaren neke aurpegia.

Bertara bidean, neska bat eta bere amonarekin autobusean hizketan hasi eta etxera gonbidatu gintuzten. Autentiko! Ohianaren erdian egin genuen lo, primeran! Hemendik Punta Salea izeneko olatura. Ezker ederra guretzat bakarrik. Hemen ezkerrak bakarrik, guretzat ondo!

Etxe honetara gonbidatu gintuzten. Hau gure gela. Inun ez bezala zaindu gintuzten.

Gure gelako bistak, goizaldean, lehiorik gabe.

Punta Salea ezkerra. Ez oso tuberua baina luzea....

Punta Salea Lodge.

Bi egun Punta Salean egin ondoren iritsi ginen Pavoneseko olatu famatuenera. Swella iristear zegoen eta lau egunez olatuak hartzeko aukera izan genuen. Oso olatu luzeak, tubito batzuk ere bai noizbehinka. Gainera inguruetatik bueltaka ere ibili ginen. Izugarrizko paisaiak, nahi duenarentzat.

Pavones. Oso olatu ona!

Peninsula de Osa eta Golfo Dulce atzean ditugula.

Punta Banco. Paradisua!

Beste inguruetan bezala, hemen ere leku desberdinetako jendea ezagutu degu. Finlandiarrak, galiziarra, uruguayarra, argentinarrak, brasildarrak,....danetik pixkat, danekin ondo!

Pablo argazkilari galiziarra.

Etxeko giroa, Cabinas Carolen. Argentinarrak eta bertako alperra hamakan.

Panaman gara orain. Boqueten, mendialdean. Tablari deskantsu bat emateko mendian ibilaldi batzuk egitera etorri gera.

kafe lurrak.

Ohian ingurutan galduta.

Egun pare batez pixkat ibili ondoren, terma natural batzuetan izan gara gaur. Ikusi ze ondo ohianaren erdian.

Bihar Santa Catalina aldera goaz. Berriro ere olatuak buruan. Izango dezue gure berri.

Aio!

Txomin

Txomin 2006-11-09 11:32 #1

Epa bikote!

Joe ikusten det zemouz bizi zeaten zuen abenturan eta zuek bai jakin, hori da zortea daukazuena! hemen nobedade gutxi dena betiko moduan beste munduko olaturik gabe, ez zuek bezela. Oindikan hilabete bat gelditzen ahal zaizue? edo agian gehiago?.

Ba hori Panaman ere ziur izugarrizko olatuak hartuko dituzuela fijo.Ni aurten 7 egun besterik ez nijoa Lanzarotera baina bueno ezin naiz kexatu lanean egonda gabonetan 7 egun jai edukitzea ez da gutxi.

Deba zure mailaren zain nago oraindik erantzutea falta zaizu eta Aimar ez didazu esan paraje hoietan errezagoa den ligatzea Baionako Bestetan baino, ze olatuak bakarrik ez dituzue hartzen ezta?¿?¿?

Bueno pareja ondo segi!!!!

pande

pande 2006-11-12 20:32 #2

kaixo pareja!
komentario txiki bat bakarrik: KARAJAMON ES DIOS!!!
(bihar kronika)
ala!!

pepi

pepi 2006-11-13 14:30 #3

Eup! Haber laister bueltatzen zeaten eh! nik enbidia gehiegi pasatzen lanean zuen argazkiak ikusten. Laster gezurrak esaten hasi beharko det zueri enbidixa piskat emateko, Mundakan kritston olatuak hartu ditutela edo holako zeozer. Egia esan 3 aste nijuan uretara sartu gabe eta igande hontan deban hartu det bainua... BASURA TOTAL. Haber frantzira alde iten deten eta suerte piskat gehio dakaten, behintzat rebolkoi on batzuk hartzeko, zeba Deban hori ere ez.

A todo esto... ze in dek KARAJA hori? me he perdidio un capitulo? Pande kabron, blogean ezin daitekeen informazio pribilegiatua dakazu? k ruins.

BOO!!! EONGO GEA!!!

pande

pande 2006-11-13 21:06 #4

Haber, inbidia pixkat ematera nijua aimar, bada ordua ta. Hemen betiko martxan, baina larunbatekua zebau. Fermin y toda su tropa dandolo todo, 8000 pertsonan aurrian!! (pepi, fermin=karajamon).

Pixkat berandu iritsi ginan (gure kalkulo mentalak bastante txarrak izan zian), eta DAMen kontzertua (hiphopero palestinar batzuk) galdu gendun; Ferminen kontzerturako heldu ginan. Beti bezela, banda osua atera zan, Fermin kenduta. Lehenengo rastafari batek pare bat abesti abestu zitun, eta hortxe hasi zan espektakulua. Sorkun atera zan, ta "Duna" diskoko abesti bat jo zuten, baina en plan reggae. Derrepente Anari atera zan, Bob Marleyn abesti batekin, baina Jon Maian letrakin. Hau bukatu zanian Ruper Ordorika atera zan, bere abesti batekin, baina reggae estilora moldatuta ere. Hau dana Ferminen grupo tipikuakin (Xabi Solano, Jon Tronbon, Mikel Bap, Sorkun...).Gu ordurako flipatzen, ta oaindik Ferminen arrastorik ez.

"Maputxeak" kantako intro txiki bat jotzen hasi zian, ta orduan agertu zan karajamon. Imaginauko zera, zoramena BEC-en,jendia txiflatzen, kriston txalo zaparrada, ta dantzara. Kontzertuan zehar ere sorpresa gehio: jamaikatik etorritako personajiak ateratzen jun zian, kanta batzuk abestera, gero anari berriz, derrepente Bebe (abeslari famosillo bat, bastante ona daona), palestinako hiphoperuak, ... Ferminen diskografia osua errepasau zuten: Kortatu, Negu, Fermin eta Dut, Kontrabanda,... Ta nola ez, noizian behin fermin diskursoren bat.

Bukatzeko pare bat amago in eta gero, traka final: "Gora Herria", ta azkeneko kanta, BEC-eko argi guztiak piztu eta gero (en plan Negu belodromuan) eta 18/98 sumarioko auzipetu danak eszenatokira igota, "Sarri, Sarri". Sobrau!!!! Jende dana dantzan, gradetan ere. Gaur Gara-n irakurri det kontzertuko azkenengo 10 minutuak kontzertu oso batek adina balio izan zutela, eta ez zaio arrazoirik falta. Hemen dakazu artikulua, irakurtzia nahi badezu:

http://www.gara.net/idatzia/20061113/art188654.php

Total, hiru orduko kontzertua, ta ixa deskansurik gabe. El karajamon si ke las sabe liar!!! Kriston izerdia bota gendun dantzan, baina galdutako ura garagardoarekin konpensau gendun. Zutaz gogoratu ginan, zure bailoteuetaz, baina seguro ez dezuela gaizki pasatuko zuek ere.

Bueno pareja, ondo segi zuen abenturan, ta haber ze kontatzen dezuen!

Txomin

Txomin 2006-11-14 11:23 #5

Epa:

Ni ere Bilbon izan nintzan pande!!!! eta zuk esaten duzun bezela kontzertu ahaztezina izan zen, ni arratsaldetik bertan nengoen poteo eder bat eta DAM bukatzear zegoenean eldu ginen, beste guztia iada kontatu duzu pena bat ez ginela ikusi. Ni gero Bilbon gelditu nintzen lotan eta gaueko ordu txikierarte luzetu genuen festa. Baina lasai irakurri dudanez kontzertu gehiago emango ditu 2007.urtean baina beste formatu batean.

Panderi ahaztu zaio esatea euskal preso eta iheslari guztiak etxera bueltatzen dituztenean KORTATUren kontzertu bat egingo dutela gertaera hori ospatzeko, espero det ahalik eta azkarren gertatzea.

Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilgo!!!!

Utzi iruzkina: