Autobusian 12 orduko biadaiaren ondoren herenegun iritsi ginan Puerto Escondidora ta.....kriston olatuak daoz hemen!!!bildurgarriak!!! Egunero uretara sartu gera orain arte baina errespetu haundiz ta oraingoz inungo solturarik gabe. Uretako kortxo maila kristona da: hemen dira Andre Botha eta Matt Lackey besteak beste. Gutxinaka ohitzen ari gera 2metro térdiko tubueri pato itera, baina ez ta erraza. Uretako girua oso ona da ta ez dabil jende gehiegi. Argazkiak datorren egunean bidaliko dizkizuegu gaur kamara etxean ahaztu zaigu ta. Uretatik kanpoko bizimodua ezinhobea da. Etxetxo bat alokat...
DF-en bueltaka ibili eta gero eta puertorako bileteak hartuta ditugularik Zokalo emparantza handian bistatu gara bizitzan ikusi dugun manifa handienaren parte bat ikustera.Milaka ta milaka pertsona fraude politikoaren aurka, ikustekoa!Honen inguruan berri eta irudi gehiago nahi badituzue ikusi notiziak, agian bertan ikusiko gaituzue.Gaurkoz nahikoa ezta?
Goizeko 7.30ak dira eta "Jet Lag"-aren kulpaz aspaldi esnatuta gaude biok . Atzo aireportuko benetako kontrol bat zer den ezagutu genuen Londonen. Lehenengo hegazkinetik irten eta bigarrenera iristeko ia bi orduko ilaratan egon behar izan ginen: zapatak kendu, katxeoak (guri ez),etab. Denboraz ondo genbiltzala eskerrak! Kontrolak nola pasa azaltzeko, Hollywood estiloko filme baten trailerra jartzen zuten pantailan, beldurra nagusi! Groenlandiatik pasaz Mexikoraino ekarri gintuen hegaldi luzearen ondoren, hostalera heldu eta independentzia eguna ospatzera gonbidatu gintuzten bertakoek: tekil...
Datorren ostiralean, irailak 15, hasiko Mexikotik Panamaraino eramango gaituen abentura. Mexiko D.F. ra iritsi eta hurrengo egunean Puerto Escondido aldera egingo degu. Hemen izugarrizko olatuak izango dira gure zain seguru. Hau abiapuntu hartuta kostan goraka egingo degu Boca de Pascualesaino edo... Hau da plana gero auskalo! Abenduak 11an daukagu bueltatzeko eguna. Orduartekoak kontatzen saiauko naiz hemen.