Viva Mexiko kabrones!!

kortxobidaia 1456150579768 Gu bai ondo | 2006-09-16 15:03
1

Goizeko 7.30ak dira eta "Jet Lag"-aren kulpaz aspaldi esnatuta gaude biok .

Atzo aireportuko benetako kontrol bat zer den ezagutu genuen Londonen. Lehenengo hegazkinetik irten eta bigarrenera iristeko ia bi orduko ilaratan egon behar izan ginen: zapatak kendu, katxeoak (guri ez),etab. Denboraz ondo genbiltzala eskerrak! Kontrolak nola pasa azaltzeko, Hollywood estiloko filme baten trailerra jartzen zuten pantailan, beldurra nagusi!

Groenlandiatik pasaz Mexikoraino ekarri gintuen hegaldi luzearen ondoren, hostalera heldu eta independentzia eguna ospatzera gonbidatu gintuzten bertakoek: tekila ta guzti noski!

Ez ginen gai ordea. Tako batzuk afaldu ta segituan ohera.

Gaur Puertoruntz. Laster arte!!

 

Potxo

Potxo 2006-09-18 02:10 #1

<p>Apa Mutilak!! Suposatzen det honezkero Puerton eongo zaretela ta oolatuak hartuta ere bai. Zer moduzkoa izan da lehenengo kontaktua ur mexikarretan?? Hamen zeozer dago baina ez du indarrik. Ala&nbsp; kabrones disfruta bidaia hasi besterik ez da egin eta!!</p>

<p>Agurrrrrrrrrrr!!!!!!!</p>


Utzi iruzkina: