Kategoria: barra
Somewhere in Mexico! Honela deitu zuen Rip Curlek hemen egin zuen azken WCT zirkuituko txapelketa. Hain ezkutua zen lekua aurkitu dugu, eta ez guk bakarrik. Atzo goizean 45 lagun omen zeuden eta uretan. Barra de la Cruz Puerto Escondido hegoaldean dago. Autobusez 3 ordu inguruko bidaia dago bertaraino, trasbordoa egin behar da eta. Herria lau etxe eta hamar txabolaz dago osatuta, besterik ez. Lo egiteko hauetako txabolatxo bat hartu genuen 100 pesogatik. Hondartzara iritsi eta jende guztiak oso olatu onak egongo zirela esan arren,....justu-justu zegoen. 20 pertsona inguru uretan ...