Kategoria: catalina
Epa kuadrila! Santa Catalinan gaude, Panaman. Hemen daude Panamako olatu ezagunenetako batzuk baina ia egunero uretara sartzeko aukera dugun arren, oraingoz marabilarik ez! Bost bat egun daramatzagu bertan eta interneteko olatu iragarpenak diotenaren arabera ikusiko degu noiz arte geratu. Hemendik karibe aldera joatea da gure asmoa baina...ikusiko degu. Irla pare bat ere badaude Santa Catalina parean. Oso olatu onak omen daude hauetan eta batera behintzat joan behar gara. Zuek ere inbidia ematen badakizue kontzertuaren kontuekin eh! Batzuetan etxera joan etorria egiteko gogoa etortzen zaigu...