Mazunte
Puerto Escondidotik ordubete pasa ingurura, hegoalderantz, dagoen herritxo bat da Mazunte. Bertara heltzeko autobusa, taxia eta kamioneta bat hartu behar izan ditugu. Berez ez da horrelako bueltarik eman behar, baina autobuseko txoferrak lo hartu du eta jeitsi behar ginen kruzean ez gaitu abisatu.
Eguerdi inguruan heldu gara Mazuntera eta jendeak esan bezala merezi du. Begira ze leku!
Hondartzatik Punta Cometa izeneko lurmuturrera joan gara haitzetatik, eta bertan.....kriston hondartza, guretzat bakarrik!
Eta astoentzat!
Buelta ohian aldetik egin dugu eta lotarako leku asko ikusi ditugu mendian galduta: reiki,yoga,masaje arraroak, perretxikoekin egindako terapiak?¡... eskaintzen dituzte. Turismo hippy!
Egunen baten bikotearekin juteko toki aproposa. Ai Aimartxo! Ai Deba!
Aio!
Iruzkinak
txapas 2006-09-25 08:21 #1
Aupe Bikote!!

eguzkitan eta asto artean etxian bezala !! hori bai hor duzuen eguzkitxo horiiiii, ondo pasa eta ze pena 21-an ez zaudetela txapelketan kaña emateko, ondo izan eta jarraitu blogean zuen berri ipintzen !!!

Txomin 2006-09-25 09:25 #2

Aupa lagunok:

Ikusten dut earki eta toki paregabean zaudetela. Ea laster ipintzen dituzuen olatuen argazkiak Mexpipe hartzen ikusi nahi zaituztet!!!!. Hemen olatu ederrak egon dira azken aldian. Bueno bikote nik lanean jarraitu behar det, 10 minutu barru zazpi jubilatuei klasea eman behar diet.....

Benga ondo pasa eta aprobetxatu!!!!

pepi 2006-09-25 10:07 #3
Aupa gaztiak!! Hau da enbidia ematen dezuena!! Zelako itxura dakaten Puertoko barrel hoiek. Nik ere suertea izan det asteburu hontan. Frantzira jun naiz WCT-a ikustera eta pentsatzen nuan ez nuala olaturik artuko; Deban ixa 2 metro zaudelako ostiralian, eta... Baina larunbat goizian kondizio politak zeuden Hossegorren, eta arratsaldian... Francepipe hartu nuan nik!!! Bourdenais-en, ni eta Dean Morrison, a kara perro. Dingokin hizketan baño osoa, tipo jatorra. Nahiko zaila zauan baina tubo bikain bat in nuan besuak zabal-zabal jarrita eta beste bat sifoi txiki eta guzti, baina ezin izan nuan urten. Aspaldian hartu deten bainu onenetakua. Zihur nago Aimartxori bertan egotia asko gustatuko zitzaiola, nahiz eta horko olautekin batere enbidiarik ez eman. Bueno mutilak, ondo segi ta jarraitu idazten eta olatuen argazkiak bidaltzen!!!
ana peru ta karmelo 2006-09-25 18:55 #4

epa mutillek zer?enbidie ematen guri ala?

hi aze nolako lekuk PERUk ziok berak ere naiduela ola ibilli,eta kontuk ateratzen aridek zenbat diru aurrestu behar diken ,karmelo eta nik ere jubilatu eta gero gu ere juteko leku polittek ikusten ai zeate eh?Atzo Lazkaoko amonak eta attonak 53 egin zittuen eskondu zirela eta ire atte eta ama izan ittuan eurekin ospatzen ,attonak esaten zian jende geiago juntatu behar genduala baño ezin ba.

bueno besterik gabe ondo pasa eta segi ola mezuk bidaltzen

Utzi iruzkina: