Kategoria: mazunte
Puerto Escondidotik ordubete pasa ingurura, hegoalderantz, dagoen herritxo bat da Mazunte. Bertara heltzeko autobusa, taxia eta kamioneta bat hartu behar izan ditugu. Berez ez da horrelako bueltarik eman behar, baina autobuseko txoferrak lo hartu du eta jeitsi behar ginen kruzean ez gaitu abisatu. Eguerdi inguruan heldu gara Mazuntera eta jendeak esan bezala merezi du. Begira ze leku! Hondartzatik Punta Cometa izeneko lurmuturrera joan gara haitzetatik, eta bertan.....kriston hondartza, guretzat bakarrik! Eta astoentzat! Buelta ohian aldetik egin dugu eta lotarako leku asko ikusi ditugu ...