Kategoria: narrazio
Gaia eta justifikazioa Gidoia Storyboard
1898ko irailaren 7an inauguratu zen “Fraisoroko Etxe-eredua”, Gipuzkoako nekazaritza maila guztietan hobetzeko xede zehatzarekin. Ehun urte baino gehiago ditu beraz gure nekazaritza eta abeltzaintzaren alde lanean. Aurrekariei begiratu bat eginez, gogoratu behar da , XVIII. Mendearen bigarren erditik aurrera, ahalegin izugarria egin zuela Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak Euskal Herriko nekazaritza modernoagotzako, batez ere abeltzaintzaren alorrean, genetika hobekuntzan eta arraza berri produktiboagoak ekartzen. II. Karlistaldia bukatzean ekonomiaren suspertze orokor ...
FRAISORO NEKAZAL ESKOLA: 100 urte baino gehiago nekazaritzaren zerbitzura. Itsasmendikoi-Fraisoro nekazal eskolan egiten dut lana nik, irakasle, abeltzantzaren inguruan eskolak ematen dituen Euskal Erkidegoko ikastetxe bakarrean. Ehun urte baino gehiago dituen eskola honek garrantzi handia izan du lehen sektorearentzako Gipuzkoan eta baserri giroan oso ezaguna izan da beti. Bertan lana egiten dudanez erraztasun handia dut bertako informazioa lortzeko: argazki zaharrak eta bibliografia batez ere. Gaur egungo argazkiak ateratzeko ere aukera ederra dut eta eskolara 15 urterek...