Gaia eta justifikazioa

iktak 1456147809511 Teknologia irakaskuntzan | 2008-06-23 12:31

FRAISORO NEKAZAL ESKOLA: 100 urte baino gehiago nekazaritzaren zerbitzura.

 

Itsasmendikoi-Fraisoro nekazal eskolan egiten dut lana nik, irakasle, abeltzantzaren inguruan eskolak ematen dituen Euskal Erkidegoko ikastetxe bakarrean. Ehun urte baino gehiago dituen eskola honek garrantzi handia izan du lehen sektorearentzako Gipuzkoan eta baserri giroan oso ezaguna izan da beti.

 

Bertan lana egiten dudanez erraztasun handia dut bertako informazioa lortzeko: argazki zaharrak eta bibliografia batez ere. Gaur egungo argazkiak ateratzeko ere aukera ederra dut eta eskolara 15 urterekin ikastera etorri eta egun 45 urte dituztelarik bertan langile dabiltzanen zenbait testimonio ere lortzeko aukera dut.

 

Hau guztia dela eta erabaki dut honen inguruan egitea nire narrazio digitala, ea gustukoa duzuen…


Utzi iruzkina: