Teknologia irakaskuntzan

Teknologia ez da irakaslearen ordezkaria

2008ko ekainak 16 2008ko ekainak 17 2008ko ekainak 18 eta 19 2008ko ekainak 20 2008ko ekainak 23 eta 24 2008ko ekainak 25 2008ko ekainak 26 eta 27 2008ko uztailak 4


Aste honetan oso gutxi egin dut agindutako lanaren inguruan, jaten ematen didan lanari ere tarte bat egin behar izan diot eta....Taldeko lanak bukatu, power pointean aldaketa batzuk egin eta berriz slidesharean jarri, egitura aldaketa txikiak egin, museo biziaken lanak zintzilikatu... Egin beharra bukatu dudala uste dut, egin beharreko guztia egin dudala uste dut, magisteritzako ikasketak bukatu ditudala uste dut!!!!!!


Aurkezpena eta powerpointa zintzilikatzea lortu dut, zintzilikatu eta nahi nuen neurria ematea. Ez dakit zergatik youtubeko aurkezpean erdiko diapositiba bat agertzen den lehenengoa atera beharrean...Poz-pozik nago movie maker programarekin. Lantegian erakutsi dut eta gezurrik esan ez badidate behintzat dexente gustatu zaie. Zenbaitek programa erabiltzen ikasi nahi dute. Bakarren batek blog berri bat zabaltzeko laguntza eskatu dit. En fin, me siento útil...


Gaur Narrazio digitala bukatu dut. Bideoa grabatu eta txertatzea asko kostatu zait imaginarik ez baina ahotsa nahi nuelako. Moldatu naiz hala nola eta gauza polita egin dudala uste dut. Storyboarda ere zintzilikatu dut. Ea bihar powerpointa eta narrazio digitala zintzilikatzen ditudan...


Gaia eta justifikazioa Gidoia Storyboard


Lanetik botako naute!!!! Egin beharrak alde batera utzita bloga eta narrazio digitalarekin guztiz engantxatuta nabil.... Argazki zaharrak eskaneatu, berriak atera, bideoa grabatu, Movi Makerarekin saltxeatu, Storyboard zer den ikusi eta lantzen hasi...Badut nahiko lana oraindik baina oso gustora nabil. Gaurkoz, ordea, utzi beharra dut bihar ere zerbait egin beharko dut eta!


Gidoia

iktak 1456147809511 Teknologia irakaskuntzan | 2008-06-23 13:04

1898ko irailaren 7an inauguratu zen “Fraisoroko Etxe-eredua”, Gipuzkoako nekazaritza maila guztietan hobetzeko xede zehatzarekin. Ehun urte baino gehiago ditu beraz gure nekazaritza eta abeltzaintzaren alde lanean.   Aurrekariei begiratu bat eginez, gogoratu behar da , XVIII. Mendearen bigarren erditik aurrera, ahalegin izugarria egin zuela Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak Euskal Herriko nekazaritza modernoagotzako, batez ere abeltzaintzaren alorrean, genetika hobekuntzan eta arraza berri produktiboagoak ekartzen.   II. Karlistaldia bukatzean ekonomiaren suspertze orokor ...


FRAISORO NEKAZAL ESKOLA: 100 urte baino gehiago nekazaritzaren zerbitzura.   Itsasmendikoi-Fraisoro nekazal eskolan egiten dut lana nik, irakasle, abeltzantzaren inguruan eskolak ematen dituen Euskal Erkidegoko ikastetxe bakarrean. Ehun urte baino gehiago dituen eskola honek garrantzi handia izan du lehen sektorearentzako Gipuzkoan eta baserri giroan oso ezaguna izan da beti.   Bertan lana egiten dudanez erraztasun handia dut bertako informazioa lortzeko: argazki zaharrak eta bibliografia batez ere. Gaur egungo argazkiak ateratzeko ere aukera ederra dut eta eskolara 15 urterek...


Gaur mozilla Firefoxekin lan egitea gomendatu didate eta horrekin hasi naiz. Arazo bat dut, ordea, blogaren diseinua desberdin ikusten dela internet explorer edo Mozilla erabilita. En fin, Mozilarekin ikusten da ondo. Blogaren diseinuarekin erotzeko moduan nabil. Htmla ulertzen dut baina ez ditut kodigoak ezagutzen. Gustoko ditudan blogen egitura ikusi eta kodigoak deduzitzen nabil. Korta pegari kriston etekina ateratzen ari natzaio!!Erlojua eta egunkaria estekatu ditut ere. Gauza erraza hori. Dena den kodigoa kopiatu dudanean PUBLIZITATEA agertu da nere blogean. Kasualitatea baina momentu ...


Hasiera Ni neu Blogaren arauak