2008ko ekainak 17

iktak 1456147809511 Teknologia irakaskuntzan | 2008-06-17 22:04
2

Oraindik bero-bero nagoela hasi nahi dut lanean, ez dut aurreragorako utzi nahi. Lan ordutan hasi naiz piska bat saltxeatzen eta bloga sortu dut. Ez dakit nondik hartu. Mila buelta eman eta gero nere argazkia jartzen asmatu dut behintzat!

gmailen ere kontu bat atera dut eta lehenengo dokumentua konpartitu dut eta publikatzea ere lortu. Horren zaila ere ez da teknologien kontu hau...

Lost Hawk

Lost Hawk 2008-06-18 13:27 #1

Pozten naiz honetan jardutea;
gogoratzen dut 97an ibili nintzela ni hor Donostian irakasle, eta itzelezko borroka egin behar izan nuen ordenagailu gela erabili ahal izateko; garaian uste zuten zientziarako baino ez zela (nik e-posta nuen etxean, eta matematikako irakasleak esan zidan "qué nivel!"). Gero saiatu nintzen testuak aztertzeko programa bat erakusten (TACT zaharra) eta oraingotan ikasleak oldartu zitzaizkidan, esanez eurak ez zirela informatikariak... Ondo dago gure denboraz oso aurrera ez ibiltzea, bestela asko sufritzen da.
Hamar urte beranduago ikusten dut blogetan ere bazabiltzatela. Orain paperak izango du krisialdia, baina, bide batez, ja ez dugu pentsatuko euskal literaturaren arazoa idazle eta testurik ez egotea izan dela, baizik eta irakurlerik ez dela egon (edo ez dagoela?).
Hori guztia alfabetatzearekin dago lotuta; alfabetatzea diodanean esan gura dut kama-barkoren agerpena, hau da, sukaldean izozkailuaren zaratagaz hanho "mahaian" ikastea, ala "desk" bezalako artefaktua edukitzea, britanikoek xviii mendetik hona duten bezala.
Bitartean... bota piñue

xa2er

xa2er 2008-06-19 01:23 #2

Leire!!!!!!!!!!!!!!!

Aldatu eskubiko kolumnaaaaaaaaa.

jajajaja

Utzi iruzkina: