2008ko ekainak 20

iktak 1456147809511 Teknologia irakaskuntzan | 2008-06-20 14:09

Gaur mozilla Firefoxekin lan egitea gomendatu didate eta horrekin hasi naiz. Arazo bat dut, ordea, blogaren diseinua desberdin ikusten dela internet explorer edo Mozilla erabilita. En fin, Mozilarekin ikusten da ondo.

Blogaren diseinuarekin erotzeko moduan nabil. Htmla ulertzen dut baina ez ditut kodigoak ezagutzen. Gustoko ditudan blogen egitura ikusi eta kodigoak deduzitzen nabil. Korta pegari kriston etekina ateratzen ari natzaio!!

Erlojua eta egunkaria estekatu ditut ere. Gauza erraza hori. Dena den kodigoa kopiatu dudanean PUBLIZITATEA agertu da nere blogean. Kasualitatea baina momentu honetan Blogak.com-ek bere egitura aldatu duela uste dut eta bertako blog guzietan insertatu du publizitatea. Ni pa sustos. 

Taldekideak bazkaltzeko geratu gara gaur Zizurkileko Abeletxen. Kurtsoa amaitu dugula ospatu eta Teknologia Berriak irakasgaian burutu behar dugun lanaren inguruan hitz egiteko. Galdu xamarrak gaude bainan denen artean zerbait egindgo dugulakoan nago...

Ostirala da eta astelehena arte behintzat bloga alde batera utziko dut. Bihar, ordea, ardi moztea goaz Legazpiako baserri batetara. Hango artzaiari elkarrizketa egingo diot narrazio digitalean erabiltzeko.


Utzi iruzkina: