Teknologia irakaskuntzan

Teknologia ez da irakaslearen ordezkaria

Teknologiak zertarako? Teknologia eta irakaskuntza giroko aldaketak Ingurunearen aldaketak ikasleen ikuspegitik Berrikuntza eta teknologia Haur Hezkuntza eta IKTak


Asteazkenean Euskaltelik arazoren bat izan zuen Gipuzkoa mailan eta egun osoa ezin izan nuen sarean sartu. Movi makera egiteko beharko ditudan argazkiak bilatzen eta egiten aritu nintzen. Ostegunean youtubeko bideoak ikusi eta aktibitateak egiteari ekin nion.


Oraindik bero-bero nagoela hasi nahi dut lanean, ez dut aurreragorako utzi nahi. Lan ordutan hasi naiz piska bat saltxeatzen eta bloga sortu dut. Ez dakit nondik hartu. Mila buelta eman eta gero nere argazkia jartzen asmatu dut behintzat! gmailen ere kontu bat atera dut eta lehenengo dokumentua konpartitu dut eta publikatzea ere lortu. Horren zaila ere ez da teknologien kontu hau...


Gaur magisteritzako azkeneko azterketa izan dugu, Eskola Antolakuntza. Azterketa bukatuta Jose Miguel Correarekin hitz egitera joan gara Olatz, Iratxe eta hirurak. Web orria ezagutzen dugu dagoeneko baina ez dugu batere argi egin behar duguna. Irailerako lanak aurkezteko intentzioa dugu, hori egin eta diplomatu egingo gara. Udaran lan gutxiagorekin ibiltzen garela eta hori aprobetxatu nahi dugu lana txukun egiteko. Correarekin hitz egin dugu eta nahiko argi utzi dizkigu gauzak lan zaila iruditu zaigun arren. Ea zer ateratzen den....


Iratxe Segurola (Azpeitia) Olatz Urraka (Lasarte) Leire Agirre (Donostia)


  Blog honetan ez dut berebiziko trafikorik espero baina badaezpada blog honi dagozkion ohartxo labur batzu jartzen ditut.1. Blog honen hizkuntza euskara bada ere, beste hizkuntzetan ere idazteko askatasuna dezute.2. Edonork publikatu ditzazke mezuak nire blogean.3. Desadostasuna ongietorria da. Irainak eta beste erabiltzaleekiko zein pertsonekiko errespetu faltak ez. Tipo honetako mezuak inongo oharrik gabe ezabatuak izango dira.4. Hemen jorratzen ditudan gauzekin erlazioreik ez duten mezuak ezabatuak izango dira.5. Hemen ikusten duzuen edozein eduki erabiltzeko askatasuna ematen dizu...


Blog hau Euskal Herriko Unibertsitatean burutzen ari naizen Haur Hezkuntzako ikasketen ondorioa da, magisteritzako 3. mailan Hezkuntzari Aplikatutako Teknologia Berriak ikasgaiaren barruan egin beharreko lanaren ondorioetako bat. Bestela ere bigarren hezkuntzako irakaslea naizen aldetik, erabilgarriak gerta daitezken loturak, lanak eta artikuluak biltzen saiatu naiz, eguneroko lana erraztu nahi honetan.


NI NEU

iktak 1456147809511 Teknologia irakaskuntzan | 2008-06-17 14:21

Ni Leire Agirre naiz, 1973. urtean jaiotako donostiarra. Ikasbide Ikastolan  eta Barandiaran Lizeoan aritu eta gero Iruñara joan nintzen Nekazal Ingenieritza Teknikoa ikastera. Hura bukatuta Venezuelara joan nintzen 2 urtez lanera, Barinas aldeko nekazal eskola batetara. Oso gustora aritu nintzen baina bueltatzeko garaia ere heldu zitzaidan. Handik etorrita Arantzazuko Artzai Eskolan artzantzaren inguruko ikastaro trinkoa egin nuen.Asko ikusi eta ikasi nuen bertan eta horren ondorioz Gipuzkoako Latxa Elkartean hasi nintzen esne kontrol lanean, hobekuntza genetikoan, kanpaina sanitari...