Gidoia

iktak 1456147809511 Teknologia irakaskuntzan | 2008-06-23 13:04

1898ko irailaren 7an inauguratu zen “Fraisoroko Etxe-eredua”, Gipuzkoako nekazaritza maila guztietan hobetzeko xede zehatzarekin. Ehun urte baino gehiago ditu beraz gure nekazaritza eta abeltzaintzaren alde lanean.

 

Aurrekariei begiratu bat eginez, gogoratu behar da , XVIII. Mendearen bigarren erditik aurrera, ahalegin izugarria egin zuela Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak Euskal Herriko nekazaritza modernoagotzako, batez ere abeltzaintzaren alorrean, genetika hobekuntzan eta arraza berri produktiboagoak ekartzen.

 

II. Karlistaldia bukatzean ekonomiaren suspertze orokor bat eman zen, abeltzantza eta nekazaritza alorrean ere nabaritu zena.Ildo horretatik, Foru Aldundiak FRAISORO izeneko lursailan, Zizurkil eta Billabona herrien artean dagoena, nekazaritza eta abeltzaintzarako irakaskuntza praktikorako Gipuzkoako lurraldeko lehen zentroa sortu zuen.

 

Kanpoko arrazetako zezenak ekartzen hasi ziren, oilo arraza desberdinak, ahateak, esnetegia martxan jarri zen, sagardotegia sortu eta kimika laborategi txiki bat ere eraiki zen.

 

Azkar konturatu ziren, ordea, arduradun nagusiak garapena lortzeko beharrezkoa zela baserritarren heziketa eta trebakuntzari heltzea. 1904ko abuztuan Nekazaritzarako Eskola Praktikoa sortzeko erabakia hartu zen Nekazaritzako kontra maisuak prestatu eta baserritarren semeak trebatzea helburu zuena.

 

Urteak joan ahal ugaritu egin ziren Fraisoroko jarduerak baina guztiak eten zituen 1936.urteko Gerra zibilak.

 

1972.urtetik aurrera iraupen desberdineko zenbait ikastaro egin ziren eta gaur egun ezagutzen ditugun eraikuntzak egin. 1977ko urtarrilean 2 urteko iraupena zuten Nekazaritza Trebakuntzarako Ikastaroak abian jarri ziren eta 1981.urtean Nekazaritzako Lanbide Heziketa sortu zen.

 

1995-96 ikasturtean Erdi Mailako heziketa Zikloak ezarri ziren Abeltzaintza eta Lorezaintza espezialitatean eta 2008-07 ikasturtean Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa Heziketa Ziklo Nagusia hasiko da.


Utzi iruzkina: