Kategoria: mozorroa
Dantza, musika, abestia, garrasia, kolorea, erritmoa, mozorroa ... gizakiaren, beraren, natura basati eta antzinakoenaren ardatz dira.Bizitzaren erritmo bera, bere mintzoa, bihotzaren taupada, hotsa, ikara.Pasio, eta su horrek, bizi gaitu.Herioren erresuma, isiltasunarena da. Tamahaken festa Malin
inauteri paregabeak aurtengoak! Argazki gehiago HEMEN
KUADRILA eta KONPARTSA GAUA OTSAILAREN 25ean!!!
Laister hemen ditugu 2010eko inauteriak!!!OTSAILAK 5, 6 eta 7Berbaizu Euskara Elkarteak mozorro tailerra egingo du txantxikuko umeekin batera urtarrilaren 30ean, larunbat honetan, Bidarte auzo etxean 5etatik 7ak arte. Nahi duenak aski lasai gerturatu daiteke mozorroa egitera eta gero jai giroan gurekin batera mozorrotu!
Mozorroak, trena, jaietako giroa,magia berezia...Zarata, iskanbila, burrunbada,ezezagunak,gu pozik eta lasai gure urduritasunean.Gustora gure epeltasunean.Nekea, logalea, gosea,ziplo lurrean botata.Trenaren zain.Zarata, hotza, erosotasun falta,lurrean, hala-nola lo.Trenaren triki-traka.Nire burua eta zure sorbalda.Nire eskua eta zurea.Zure begiak itxita, nireak irekita.Nire begiak itxita, zureak irekita.Trenaren triki-traka joan da.Oherako ordua.Xixko eginda, porru eginda, ziplo lo.Norbaiten musua masailean.Loti Ederraren antzera sentitu.Lo jarraitu.Ametsa ote?Hala bada, betirakoa izan dadi...