Kategoria: mendi-martxa
Joan den ostiralean hasi ziren Lakuntzan gauzak egiten tentsio altuko linearen kontra. Egun horretan hitzaldi bat egin zen, eta oso interesgarria izan zen. Hitzaldian Autopista Elektrikorik Ez plataformak egindako dokumentala bota zen lehendik, eta ondoren presentazio hau erabiltzen kriston hitzaldi polita eta ondoko debatea burutu zen. Eta joan baino lehen alegazio hau sinatu genuen. Siguiendo con el ciclo, para el próximo viernes 28 de junio está anunciada otra charla en la que se podrá debatir sobre las posibilidades del auto-consumo energético y la soberan&ia...
Uztailaren 1an, goizeko 9:00tan Olaztiko plazatik martxa informatiboa abiatuko da. Sakana suntsitu nahi dituen hiru proiektu horietatik pasako den martxa tematikoa izango da (Olaztiko errauskailua, autopista elektrikoa eta Abiadura Haundiko Trena), azpiegitura honen inpaktuak azaltzen hainbat lekuetan. Martxa oso lasaia izango da, honako lekuetatik pasatuko da: Olaztiko plaza, Cementoseko atzekaldea, Ornako bidea, Altsasuko Estazio auzoa, Txunkai, Mendixurbe, Gurdilatz (hemendik ez pasatzeko ere badago bidea errepidetik), Revuelta de Ulaiar, Ulaiar Txiki, Santa Luzia Sakan, San Pedro e...
Red Eléctrica Española (REE) delakoak Lizarraldea eta Itsaso (Gipuzkoa) artean tentsio handiko linea berri bat (400KV takoa) instalatzeko asmoa dauka. Ibilbidean dauden 69 aukeretatik askok Ollaran eta Arakil zeharkatzen dituzte. Horietako aukera bat bi bailarak ‘lotzen’ ditu, Olarregitik, Txurregi eta Gaztelu tartean dagoen mendi-lepotik. Aurreikusita dago hor 50 metroko dorre bat altxatzea, 10x10 metroko oinarriarekin.Ezaugarri hauetako tentsio handiko linea batek, osasunean kalteak izango ditu (soinua, larre elektriko eta magnetikoak...). Horrez gain, ingurumenean eta baliabide endogenet...
Larunbat honetan aukera ezinhobea izango dugu Nafarroako Korridorearen eta "euskal y"aren arteko lotuneari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Horretarako baina, pixkat ibili behar... 6 orduko martxa (geldialdiak barne, noski) Altsasutik Idiazabalera Altzanian barna. Anima zaitez, eguraldi ona egingo baitu eta giro paregabea egongo baita. Bukaeran gainera, premio, Idiazabalen afari-merienda, bertsolariak, etab. izango ditugu zain. Sakana eta Goierri lotzeko, Nafarroa eta Gipuzkoa lotzeko, AHTrik ez dugula behar argi esan diezaiegun!!! AHTren aurkako mendi-ibilaldi informatiboa: Sakanatik ...