Larunbatean denok MENDIRA!!!
Larunbat honetan aukera ezinhobea izango dugu Nafarroako Korridorearen eta "euskal y"aren arteko lotuneari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Horretarako baina, pixkat ibili behar... 6 orduko martxa (geldialdiak barne, noski) Altsasutik Idiazabalera Altzanian barna. Anima zaitez, eguraldi ona egingo baitu eta giro paregabea egongo baita. Bukaeran gainera, premio, Idiazabalen afari-merienda, bertsolariak, etab. izango ditugu zain. Sakana eta Goierri lotzeko, Nafarroa eta Gipuzkoa lotzeko, AHTrik ez dugula behar argi esan diezaiegun!!!
AHTren aurkako mendi-ibilaldi informatiboa:
Sakanatik Goierrira Altzania mendizerran barna.
- 10etan: Altsasuko udaletxe aurrean kontzentrazioa.
- 10'30ean. Ibilaldiaren irteera.
- Ibilbidea:
Aitzkaia – Balankaleku (Aretza) – Atxurbi – Ojarbi (6 ordu oinez).
- 18'30ean. Amaiera-ekitaldia Idiazabalen. Bertsolariak, musika eta afari-merienda
izango dira.
- Autobusak:
- Goizean: Gipuzkoatik Altsasura joan nahi duenarentzat autobusa abiatuko da
goizeko 9’40an Beasaingo RENFE geltokian (autobusean izena emateko deitu
651653692 telefonora).
- Arratsaldean: eguna amaitzerako, Idiazabaldik autobusa aterako da arratsaldeko 20etan Beasaina eta 20’30ean Altsasura (izena eman 626240440 telefonoan).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: