EUSKALDUNOK BARREGARRI

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-11-15 20:13

Batzuetan pentsatzen dut egia dela esaera horrek dioena, herri bakoitzak daukana merezi duela dioen hori. Izan ere, noiz edo noiz erakutsi egiten du herri batek ez duela merezi aldarrikatzen duena, dela benetan merezi ez duelako, edo dela ez dakielako egoki aldarrikatzen. Eta, horrelakoetan, barregarri geratu ohi da herri hori. Euskal Herria egunotan bezalaxe.   Orain egun batzuk, euskal futbol selekzioaren izenean “jokatuko luketen” “euskal jokalari” profesionalek esan berri dute ez dutela egingo baldin eta eurek erabakitako izenpean egiten ez badute. Batetik, “jokatuko lukete” idatzi...


Aupa Athletik

platanopotxo 1456152218436 platanopotxo | 2008-04-21 14:23

Kaixo lagunak: Gaur astelehena da eta poz-pozik nago, izan ere, Athletikek 5-1 irabazi zion Valentziari. Azken aldian, arro egoteko da gure Athleti maitea egiten ari dena. Esan daiteke apurka-apurka merezi duen posizioetara hurbiltzen hasi dela, 2. mailara eramaten duten postuen borrokatik irten eta Europa postuen inguruan dabilelako. Baita ere, jokalariek, beraietaz espero zena ematen ari dira. Horren kasu nabarmena, F.Llorente da, golak eta golak sartzen ari dena. Espero dut sasoi hau hobetzea eta mantentzea, berriro ere "gabarra" atera ahal izateko