Aupa Athletik

platanopotxo 1456152218436 platanopotxo | 2008-04-21 14:23

Kaixo lagunak:

Gaur astelehena da eta poz-pozik nago, izan ere, Athletikek 5-1 irabazi zion Valentziari.

Azken aldian, arro egoteko da gure Athleti maitea egiten ari dena. Esan daiteke apurka-apurka merezi duen posizioetara hurbiltzen hasi dela, 2. mailara eramaten duten postuen borrokatik irten eta Europa postuen inguruan dabilelako.

Baita ere, jokalariek, beraietaz espero zena ematen ari dira. Horren kasu nabarmena, F.Llorente da, golak eta golak sartzen ari dena.

Espero dut sasoi hau hobetzea eta mantentzea, berriro ere "gabarra" atera ahal izateko

 


Utzi iruzkina: