Kategoria: lankideak
Hainbat korronte pskilogikoren aburuz lanean dugun giroak emaitzak baldintzatzen ditu. Horrekin bat nator, baina beti bezala, psikologoek esan arte ez da egitzat jo (ez badakizue, psikologoez dudan iritzia ez da onena, baina bazter dezagun hori). Lana, lantokiaren tamainaren arabera, infernu edo zeru bilaka daiteke, lankideengatik batez ere. Giro ona baldin badago, errazago egiten da lan, harremanek giroa eta komunikazioa lausotzen dituztelako. Baina lankideekin gaizki moldatuz gero, lana gorrotatzera hel gintezke. Pertsona oso kontuan izaten den honetan, lanak gure bizitzaren zati oso gar...