Kategoria: lanistripua
Konboiaren gidaria hil eta hiru lagun zauritu izan dira Euskotreneko konboia bere errailetik irtetzean Lezamako geltokian bertan , Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak kaleratutako ohar baten arabera. Istripua arratsaldeko 16:25ak aldera izan da, tren batek geltokiaren bost metro altuerako topearen kontra jo duenean. Horren ondorioz, lehenengo konboia zapalduta geratu da eta bere errailetik irten da. Konboiaren gidaria zendu da eta hiru lagun zauritu dira. Horietako bata 57 urteko emakumezkoa da, oso larri dagoena eta Gurutzetako Ospitalera eraman dutena. Beste biak gizonezkoak ...