EuskoTreneko gidari bat zendu da lan istripu baten
Konboiaren gidaria hil eta hiru lagun zauritu izan dira Euskotreneko konboia bere errailetik irtetzean Lezamako geltokian bertan , Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak kaleratutako ohar baten arabera.
Istripua arratsaldeko 16:25ak aldera izan da, tren batek geltokiaren bost metro altuerako topearen kontra jo duenean. Horren ondorioz, lehenengo konboia zapalduta geratu da eta bere errailetik irten da.
Konboiaren gidaria zendu da eta hiru lagun zauritu dira. Horietako bata 57 urteko emakumezkoa da, oso larri dagoena eta Gurutzetako Ospitalera eraman dutena. Beste biak gizonezkoak dira. Bata larri dago eta besteak zauri arinak ditu. Biak Galdakaon ospitaleratu dituzte.
Gidariaren gorpua konboitik erreskatatzeko lanetan dihardute suhiltzaileek. Ezbeharra izan duen trenak Deustuko auzoa eta Lezama lotzen du. Istripu honen ondorioz, Sondikatik Lezamara doan trenbideko linea moztuta dago.
[GARA] Un fallecido y tres heridos tras descarrilar un tren en Lezama
[BERRIA] Tren bat errailetik irten da Lezaman eta gidaria zendu da
[EL CORREO] Muere un maquinista y tres viajeros resultan heridos al descarrilar un euskotren en Lezama
Iruzkinak
Utzi iruzkina: