Larunbatean Errenterian manifestazioa izan genuen Landarbason jarri nahi duten errauste plantaren aurka protesta egiteko. Azken urteotan Errenterian izan den manifestazio jendetsuena izan zen dudarik gabe, bizpahiru mila pertsona izanen ziren han. manifestazioaren burua Biteri kalearen amaieran zegoenean atzekaldea Xenpelar kalean zen oraindik. Pozik egotekoa benetan. Gainera kolore politiko guztietako jendeak parte hartu zuen, inongo konplexurik gabe. Gero zenbaitzuk horrelako protestak zikindu nahi izaten dituzte 'betikoek' antolatuak direla esanez, ba orain ezingo dute, eta presta d...


Inzineradoraren aurka!

3
irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-06-21 23:45

Bihar Donostiako udal plenoan gipuzkoako inzineradoraren kokalekua erabaki behar dute. Azken berrien arabera Landarbason jarri nahi dute, Hernani, Astigarraga eta Errenteria artean Donostiak dituen terreno batzutan. gaiari buruz sakonduko dut, baina bihar protesta egitera joan behar dugu! Bihar 15:30etan Donostiako udaletxearen aurrean.INZINERADORARIK EZ! EZ LANDARBASON EZ INON!