Errausketaren aurkako manifestazio arrakastatsua larunbatean

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-07-10 12:02

Larunbatean Errenterian manifestazioa izan genuen Landarbason jarri nahi duten errauste plantaren aurka protesta egiteko. Azken urteotan Errenterian izan den manifestazio jendetsuena izan zen dudarik gabe, bizpahiru mila pertsona izanen ziren han. manifestazioaren burua Biteri kalearen amaieran zegoenean atzekaldea Xenpelar kalean zen oraindik. Pozik egotekoa benetan. Gainera kolore politiko guztietako jendeak parte hartu zuen, inongo konplexurik gabe. Gero zenbaitzuk horrelako protestak zikindu nahi izaten dituzte 'betikoek' antolatuak direla esanez, ba orain ezingo dute, eta presta daitezela, zeren orain arte zuten bula antzeko hori bukatu zaie.

Flickerren manifestazioaren zenbait argazki (ez oso onak) jarri ditut, hemen manifestazioaren deialdia alberren argazki batean:

 Flickerren ere Errausketarik ez! izeneko talde bat sortu det, eta bertan zenbait jendek bere argazkiak jarri ditu. Adibidez alberrek gai honi buruzko argazki mordoa jarri du.

 


Utzi iruzkina: