Kategoria: kooperatibismoa
Egunotan, Barack Obamak Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeak “irabazi” dituela-eta, izugarri espekulatzen ari da aldaketaren beharraz. Batzuek diotenez, gauzak zeharo aldatuko dira Etxe Zuriko maizter berriarekin, baina, bestetzuen arabera, bere horretan segituko du denak. Nik, ordea, biek arrazoi pitin bat dutela esango nuke; arrazoi zati moderatua, baina. Izan ere, batetik, Obamak kanpainan agindu dituen aldaketa guztiak ez ditu gauzagarri izango, baina zertxobait aldatu beharko du sinesgarri suertatzeko. Bestetik, Bushek bezain txarto ezin du jarraitu AEBetako politikak; ez ek...
Zer da ekonomia solidarioa? Lanki taldekoek kongresu bat antolatu zuten duela astebete gai hori hizpide hartuta. Munduko toki ezberdinetako pertsonak etorri ziren Huhezira. Batzuk beraien herrialdeetako esperientziak kontatzera, beste batzuk, ordea, besteek esaten zutena dastatzera. Aukera izan nuen ostegun arratsaldeko hitzaldiak entzuteko eta biziki interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Lehenik eta behin, Marie J. Bouchard kanadarraren esperientzia entzun genuen. Quebec-eko ekonomia sozialaren esperientzia kontatu zigun. Ekonomia soziala oso diziplina zaharra da Kanadan eta e...
Aita Arizmendiarrietak burua altxatuko balu… Hobe ez altxatzea, zeren egungo egoera ikusita hartuko lukeen disgustua ikaragarria izango litzateke; ordutik aurrera bai ez lukeela inoiz gehiago bururik altxatuko. Zergatik diodan hori? Markinar horrek bultzatu eta ezagutu zuen dena pikutara joan delako. Egun, euskal kooperatiba asko MCCren barnean daude, baina kontuan izan enpresa talde horren sorrera izan zela euskal kooperatibismoaren amaieraren hasiera; hortxe bukatu zen dena. MCC ENPRESA KOOPERATIBISTEZ SORTUTAKO ENPRESA TALDE KAPITALISTA DA. MCC sortu zenean kooperatibak de...