Kategoria: kontseilu
(Traduction ci-dessous) Ortziralea, maiatzaren 30a. Kontseiluko bilkurak, 4 pundu aztertu behar ditu : aintzin butxetako aldaketa batetaz, bideko belar moxteetaz eta bideko lanetaz arduratzen diren enpresen hautaketaz, tresna baten erosteaz uraren kudeaketaz arduratzen den erakundearentzat eta gogeta bat ereman behar du Ama ikastolarentzat emaiten ahal daitekeen laguntzaz. Bilkura ezin hobeki hasten da Lambert jaunarendako eta pentsa daiteke oren batez afera trenkatua izanen dela... minuta bat erabakitzeko butxetaren aldaketa, hori nehor ulertzen ahal ez duen hizkuntza xifratu-kodatu batean...