Karlos del Olmori irakurria diogu Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezinaren euskarazko itzulpena "ia didaktikoa" dela, eta, ez nago seguru zertaz ari zen Karlos, baina eskolan erakusteko modukoa zela esan nahi bazuen, ni bat-bat nator harekin.Behin edo behin hitz egin dizuet Kunderaz blogean; orrikatu ditut haren zenbait liburu: El libro de los amores ridículos, La ignorancia eta The Curtain (izenburuak irakurritako hizkuntzan daude). Hala ere, horiek guztiak txiki geratzen ei dira Kunderaren lanik gorenaren aldean; obra minoreak dira. Niri La ignorancia, bederen, bikaina begitandu...