Iruñeko Olentzeroaren lagunak elkarteak antolaturik, larunbat honetan, abenduak 17, kantaldia eta dantzaldia izanen da.Arratsaldeko 18.30etatik aintzina eta San Frantzisko plazan. Dantzaldia eta kantaldia burutzen den bitartean ardoa, sagardoa eta txistorra banatuko dute parte hartzen dutenen artean. Txikientzako berriz txokolatea izanen da.Iruñeko euskal giroan murgiltzeko baduzue beste aukera bat, larunbat honetan. ANIMATU ZAITEZTE ETA ETORRI!!!!!


Piano bat bertsotan ikuskizunaren arduradunek, Jagoba Astiazaranek, Beñat Gaztelumendik eta Ainhoa Ansak beren "hitzekin jolas" ikuskizuna ekarriko dute Iruñera, asteburu honetan, urriak 16. Zaldiko Maldiko elkartean eginen den emanaldian entzuleria garrantzitsua da, Piano bat bertsotan emanaldian publikoak funtsezko zeregin bikoitza izango duelako. Alde batetik, programa erabaki eta bestetik, abestuz, emanaldi beraren partaidea izatea. Kontzertu honetan, entzuleek erabakitzen dute zer entzun eta abestu nahi duten: papertxotan euskal kantu baten izena idatzi eta poltsa batean sartuko dute....


Kaixo lagunok, orain hilabete gutxi Leitzako MUSUN baserria erre egin zen,  4 pareta gelditzeraino. Hori horrela izan da herriko talde bat elkartu ginen, baserri, famili honeri laguntzealdea eta zenbait ekitaldi antolagu genituen, txanda honetan Ekainaren 5ean MUSUN BASERRIAREN ALDE, EUSKAL HERRIA KANTUZ!!! antolatu dugu.


Ez dugu askotan izan Kemen Lertxundik eta GARDEN taldeak emandako kontzertua entzuteko aukerarik. Ez da hitzik, espresiorik adierazteko modurik. Taldearen laguntzaz, freskotasuna, gogoa eta ilusioa. Akustikoan berriz, gertutasuna, sentiberatasuna. Ume, gazte ta zaharragoak zentzumen guztiak bizirik.Akustikak ez zion lagundu kontzertuari. Aretoan sortzen den ohiartzuna dela eta 46 ikusleak denboraz itxaron zuten kontzertua hasteko musikariak frogak egiten zituzten bitartean. Gure aldetik barkamenak eta eskerrak izandako pazientziagaitik eta noski musikariei eskerrak egindako ahalegina gaitik...