Txapela kentzeko modukoa
Ez dugu askotan izan Kemen Lertxundik eta GARDEN taldeak emandako kontzertua entzuteko aukerarik. Ez da hitzik, espresiorik adierazteko modurik. Taldearen laguntzaz, freskotasuna, gogoa eta ilusioa. Akustikoan berriz, gertutasuna, sentiberatasuna. Ume, gazte ta zaharragoak zentzumen guztiak bizirik.
Akustikak ez zion lagundu kontzertuari. Aretoan sortzen den ohiartzuna dela eta 46 ikusleak denboraz itxaron zuten kontzertua hasteko musikariak frogak egiten zituzten bitartean. Gure aldetik barkamenak eta eskerrak izandako pazientziagaitik eta noski musikariei eskerrak egindako ahalegina gaitik. Baina aprobetxatuko dugu tarte hau, Udalari honelako kantaldi eta gainontzekoetarako areto txukun eta egoki bat eskatzeko; berriro ere horren premia nabarmen agertu baitzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: