PIANO BAT BERTSOTAN EKITALDIA
Piano bat bertsotan ikuskizunaren arduradunek, Jagoba Astiazaranek, Beñat Gaztelumendik eta Ainhoa Ansak beren "hitzekin jolas" ikuskizuna ekarriko dute Iruñera, asteburu honetan, urriak 16.
Zaldiko Maldiko elkartean eginen den emanaldian entzuleria garrantzitsua da, Piano bat bertsotan emanaldian publikoak funtsezko zeregin bikoitza izango duelako. Alde batetik, programa erabaki eta bestetik, abestuz, emanaldi beraren partaidea izatea. Kontzertu honetan, entzuleek erabakitzen dute zer entzun eta abestu nahi duten: papertxotan euskal kantu baten izena idatzi eta poltsa batean sartuko dute. Zozketaren bidez erabakiko da zer jo behar duten musikariek.
Ansarekin eta Astiazaranekin, Euskal Herrian hain errotuta dagoen kantatzeko ohituraz gozatzeko parada izango dute bertaratuko direnek eta gure kanta kuttunenak, zaharrak nahiz berriak, elkarrekin berriz ere abestekoa.
Ikuslearen eta musikarien arteko joko bat izango da zuzenekoa, bat-batekoan, bertsolaritzaren antzera. Ikusleek musikariei kanta bat edo gai bat proposatu beharko diete, eta hauek aurretik ezer jakin gabe eta aurrez ezer prestatu gabe, kanta horren gainean inprobisatuko dute. Hortik dator, hain justu, kontzertuaren izenburua.
Beraz, entzuleak berak erabakiko du zein kanta entzun. Inprobisatzeaz gain, musikariek euren abestiak ere joko dituzte zuzenekoan. .
Larunbat honetan, arratsaldeko 8etan Zaldiko Maldiko elkartean (Antsoleaga karrikan). Sarrera libre eta doan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: