Kategoria: juntagailu_kopulatiboa
Eta juntagailuak maila bereko egiturak elkartzen ditu. Errepara diezaiegun izen-sintagma hauei:*Mikel joan da Parisera eta Mirenekin.Mikel joan da Parisera eta Lyonera.Bistan denez, ezabatu behar genuke eta hori. Perpausen mailan ere beste horrenbeste gertatzen da.*Zira janzten du euria egitean eta ez bustitzeko.Zira janzten du euria egitean eta mendira joatean.Zer azaldu handirik ez dago: hain da agerikoa esaldi horien okerra, non balizko hizkuntza-hutsen munduan bakarrik bizi baitira. Egingo nuke ez dudala inoiz entzun edo irakurri horrelakorik.Gatozen txiri-txiri gaurko auzira, ideien mu...