Oianone

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-04-17 14:21

Gelan sarthu ginenean Gauerditan ilhunean, Mundua egin zan mutu Zuten izarrek kantatu Biok etzan ginenean.   Oianone! Oianone! Gau hunetan zaitut ene; Larru legun eta zuri, Bulhar samur, sabel guri, Nire neska Oianone.    Zure baratzeko borthan Arrotz batek jo du. Bertan Sarbidea emaiozu Zamar baithakar pisu, Ez dezagula utz borthan!      Egin du irri Ilhargiak; Hesten zaizkiola begiak Neskatilak erraiten dau Esker onetan othoitz haur, Dantzularik Ilhargiak:   «Gora izan hadi, Suge, Hi haizenik ene Rege, Hi haizenik ene Jainko Gau huntan eta bethiko, ...